Martxoak 23, 18:00etan Aurkezpena ONDARROAN
Kofradia Zaharrean
BIXI Fibrosi Kistikoak jotako pertsonei eta haien familiei
laguntzeko sortutako ekimen solidarioa da,
administrazioaren eta osasun-sistemaren aldetik jasaten
duten arreta eta baliabide falta ikusiarazten eta gaixotasun
hori izatea zer den gizartera zabaltzen ahalegintzen dena.
Proiektu honetan bildutako dirua gaixotasun hori dutenei
laguntzeko elkarteetara bideratuko da oso-osorik.
Goian azaldutako helburuekin, 2024ko uda honetan
bizikletaz egingo dugu Bruselatik (Belgika) abiatuko den
ibilbidea eta 13 etapatan Ondarroan (Euskal Herria)
amaituko da. Martxa horrek gure mezuaren erakusleiho
izan nahi du, bai ibilbidean bertan, bai hedabide eta sare
sozialetan.
No Comments